Greban jarraitzen dute Euskotreneko makinariek

Karkara 2017ko urt. 30a, 10:30

Urtarrilaren 30rako eta otsailaren 1, 3, 7, 9, 21, 23 eta 27rako deitu dute lanuztea 

Zumaia-Donostia tren-linean eragingo duten lan uzte gehiago iragarri dituzte Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinariek datozen asteotarako. Lasarte-Oria-Hendaia lineetan ere izango dira aldaketak.

Horrenbestez, Aia-Orioko geltokiari eragiten dioten Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak izango dira gaur, urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1, 3, 7, 9, 23 eta 27an. Egun horietan, ordu tarte jakin batean nabarituko dute greba treneko erabiltzaileek. Gainerako orduetan, ohiko zerbitzuak eskainiko ditu Euskotrenek.

  • Urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1,3, 21 eta 23a: 6:55etik 9:05era eta 17:55etik 20:05era. Gutxieneko zerbitzuak zein ordutan diren ikusteko klikatu hemen 
  • Otsailaren 7, 9 eta 27an: 07:25etik 09:35era eta 18:25etik 20:35era. Gutxieneko zerbitzuak zein ordutan diren ikusteko klikatu hemen.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide