Euskotreneko Amarako eta Arasoko egoitzetako tren-gidariek lanuzte partzialak deitu dituzte biharko, urtarrilaren 24rako, eta ostegunerako, urtarrilaren 26rako. Gutxieneko tren zerbitzuak eskainiko ditu Euskotrenek Zumaia-Amara linean, 6:25etik 8:35era eta 17:25etik 19:35era.
Aia-Orio geltokian honako ordutegietan pasako dira:
- Donostia-Zumaia norabidean: 6:44, 7:14, 8:14:9:14, 9:44, 17:44, 18:14, 19:14, 20:14, 20:44 eta 21:14
- Zumaia-Donostia norabidean: 6:15, 7:15, 8:15, 9:15, 9:45, 17:45, 18:15, 19:15, 20:15 eta 20:45
Geldialdi guztiak euskotren.eus webgunean ikus daitezke. Informazio gehiago geltokietan, geralekuetan, 902 543 210 telefono zenbakian eta Euskotrenen twitter gunean –@euskotrenejgv– jaso dezake erabiltzaileak.