Urtarrila eta otsailean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira, 9:30etik 12:30era.
Hona hemen urtarrileko eta otsaileko ikastaroen xehetasunak:
Curriculuma lantzea
Zure gaitasunak, ezagutzak, esperientzia eta lorpenak erakusteko tresna landuko duzu.
Data: urtarrilak 12
Hizkuntza: euskara
Gazte Berme sistema
Zergatik eman behar dut izena? Onurak, sarbide baldintzak, neurriak…
Data: urtarrilak 20
Hizkuntza: euskara
Lan bilaketa planifikatu eta antolatu
Zure lan- bilaketa planifikatzeko eta antolatzeko tresnak landuko dituzu.
Data: urtarrilak 27
Hizkuntza: gaztelania
Curriculum eredu berriak
Curriculum eredu berriak landuko dituzu.
Data: urtarrilak 30
Hizkuntza: gaztelania
Enplegu-atariak
Lana-bilatzeko webguneak ezagutuko dituzu.
Data: otsailak 3
Hizkuntza: gaztelania
Auto-marketinga web bidez
Baliabide digitalak landuko dituzu zure konpetentziak eta abileziak azaltzeko eta balio erantsia gaineratzeko web orrialde baten diseinu bidez (wix).
Data: otsailak 6
Hizkuntza: gaztelania
Genero berdintasuna: autoezagutza eta ahalduntzea
Lan-bilaketa prozesuan norberak bere burua ezagutzeak eta bere buruan sinesteak duen garrantzia landuko duzu.
Data: otsailak 10
Hizkuntza: euskara
Hautaketa probak
Lanpostua lortzeko pasa behar diren probak entrenatuko dituzu.
Data: otsailak 17
Hizkuntza: gaztelania
Enplegua Europan
Eman beharreko aurrera pausoak ezagutuko dituzu, eta Europan zehar lan-bilaketa prozesuan mugitzeko interesgarriak diren atariak .
Data: otsailak 20
Hizkuntza: euskara
Informazioa eta izen-ematea
Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa eta Orientazio Zerbitzua
Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz
Tel. 943890808
Ikastaro hauek Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroak eta Orientazio Zerbitzuak eskaintzen dituzte. Enplegu Zentroa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako zerbitzua da. Enplegurako Orientazio Ekintzak eta Zerbitzuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatzen dituzte, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan eta Gazteen Enpleguaren 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan. Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du.