Urtarrilaren 5ean, ostegunean, bizarzuri kalez kale ibiliko da Orion, haurrek erregeentzat dituzten gutunak jasotzen. Ohiuka eta danborrei joka iragarriko dute 11:00ak aldera karteruaren etorrera, eta herritik barrena ibili eta gero, eguerdian, plazara iritsiko da.
Arratsaldean, Oriora nahiz Aiara erregeak iritsiko dira. Oriora arratsaldeko 18:00etan ailegatuko dira. Talai Mendik antolatutako erregeen kabalgata egingo da orduan, herrian barrena. Oriotik Aiara joango dira erregeak, 19:00etan izango baita kabalgata Aian.