Amonarrizek esan du euskarazko tokiko komunikabideek euskaldun bat duten etxe guztietara iritsi beharko luketela. Irismenaren gainean eta kalitatearen gainean jardun du besteak beste, eta kalitatea eta espezializazioa ez nahasteko adierazi.
Sarasuak, ostera, irismena –kuantitatiboa– kontuan hartu behar dela esan du, baina, baita kualitatiboa ere. Toki komunikabideek neutralak izan behar dutela baina ez neutroak ere adierazi du. Era berean, euskararen gizarte mugimendua, langileak gehi erakunde publikoak daudela Goienaren atzean gogorarazi du, etakogestio eredu hori dela etorkizunekoa.
Hausnarketa biak azpian: