Legebiltzarreko Hauteskundeen eguna da irailaren 25a. 75 legebiltzarkidek osatzen dute legebiltzarra eta alderdi bakoitzak eserleku horietako zenbat lortuko dituen erabakiko da.
Grafikoak: Berria
2012. urtearekin alderatuz gero, abstentzioak gora egin du Orion. 2012an %32,57koa izan zen eta 2016an %38,56koa. Lau urtetan erroldak gora egin duen arren, botota eman dutenen kopuruak behera egin du. 2012an 2.729 lagunek eman zuten botoa, 2016an 2.645ek.
Aian ere abstentzioak gora egin du, %33,66koa zen 2012an eta %38,05ekoa izan da orain. Erroldak ere gora egin du hauteskundetik hauteskunderako tartean, 92 lagun gutxiago joan dira hauteslekuetara. 2016an 953 aiarrek bozkatu dute eta 2012an 1045k bozkatu zuten.
Hauteskundeetako porrak ez du irabazlerik izan. 20 lagunek hartu zuten parte porran eta inork ez ditu legebiltzarkide kopuruak asmatu. EAJk 29 eserleku lortu ditu, EH Bildu izan da bigarren indarra 17 eserlekurekin, atzetik Elkarrekin podemos 11 legebiltzarkiderekin, PPk 9 lortu ditu eta PSE-EEk beste bederatzi.
Porran inork ez ditu emaitza horiek jarri: http://karkara.eus/porrak/eusko-legebiltzarrerako…
Orioko udaletxeko emaitzak:
EAJ 499
EH Bildu 404
Elkarrekin podemos 105
PSE-EE 67
Orioko kultur etxea:
EAJ 389
EH Bildu 273
Elkarrekin podemos 99
PSE-EE 26
Orioko Ikastolako emaitzak:
EAJ 309
EH Bildu 240
Elkarrekin podemos 64
PSE-EE 38
Aiako auzoetako mahaia:
EAJ 230
EH Bildu 171
Elkarrekin podemos 35
PSE-EE 6
PP 4
PACMA 1
Libertate Nafarra 1
Ez da baliogabeko botorik edo boto zuririk egon. Bozkatu zezaketen lagunak 1540 dira.
Aiako kaskoko emaitzak:
EAJ 249
EH Bildu 191
Elkarrekin podemos 43
PSE-EE 10
PACMA 6
PP 3
RECORTES CERO 2
Horrez gain, boto nulo bat eta beste boto zuri bat ere kontatu dira. Errolda 871 biztanlekoa da kaskoan eta horietatik 506k eman dute botoa.
75 legebiltzarkideetatik 25 izango dira gipuzkoarrak, beste 25 arabarrak eta gainontzeko 25ak bizkaitarrak. EH Bildu da lehendakarigaia aurkeztu ez duen alderdi bakarra.
20:00etan itxiko dira hautesontziak. Orduan hasiko dira lehen kontaketak.
Azken hauteskundeak 2012an egin ziren. Orduan EAJk irabazi zituen bozak eta 27 legebiltzarkide lortu zituen. Atzetik EH Bildu gelditu zen, 21 eserleku eskuratuta. Orduan ez zeuden alderdien zerrendan Elkarrekin Podemos eta Ciudadanos, beraz, oraingo honetan tarta alderdi gehiagoren artean banatuko da.