Duela 80 urte hartu zituzten faxistek Aia eta Orio

Karkara 2016ko ira. 21a, 18:17

Atzo, irailaren 20an, bete ziren 80 urte Aia eta Orio tropa faxistek hartu zituztenetik.

Orion sartu baino lau egun lehenago egin zuten Orioko ebakuazioa: 1936ko irailaren 16an. Ondoren, herriko bi zubiak bota zituzten dinamitaz. Gerra bat barruan degula –Iñaki Iturain, Orioko Udala, 2014– liburuan esaten denez: Ez dakigu seguru zer egunetan izan ziren leherketak, baina ia segurutzat jo daiteke 1936ko irailaren 16tik 20ra bitartean zartatu zituztela miliziano asturiar batzuek herriko bi zubiak: errioaren gainekoa, eta Altxerri ondoko trenbidekoa.

 

1936ko irailaren 21ean, biharamunean, horrela kontatu zuten faxisten aldeko egunkariek nola hartu zituzten Orio eta Zarautz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide