Kamaleoiak gara! txiki eta helduei zuzendutako jarduera programa da. Haurrek heldu batek lagunduta hartuko dute parte. Adin ezberdinetako pertsonek osatutako komunitatean elkarrengandik ikasteko helburua du programak.
Saioak doakoak dira eta bertan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Espazioaren aforoa 75 eta 150 pertsonen artekoa da, saio bakoitzaren arabera izen-emate kopurua aldatu egingo da. Antolatzaileek esan dutenez, ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago iristea gomendatzen da, behin ikuskizuna hasita ezingo baita sartu.
Larunbat honetan Eneko Balerdik eta Natalia Mongek sortutako pieza eskainiko da ikuskizunean. Bi gorputzek borroka egiten duten lan labur baina bizia planteatzen du bikoteak. Bultzaka airtuko dira, aharien moduan, eta mugimendu horiek sortzen duten dibertsioaren inguruko gogoeta proposatzen du saioak.