Eguna zehazteke dago, baina galdeketak egingo dira. Hori besterik ez da falta hautesontziak herritarren botoz betetzeko. Datorren urtean izango da, 2017an, eta eskualdeko herriek elkarrekin antolatuko dute ekimena. Eskualde osoan izen eta ikur bera erabiliko dute, oihartzun gehiago edukitzeko helburuarekin, batasuna agertzeko eta herri batek egindakoren itzala besteek aprobetxako.
Hori guztia lantzeko eta adosteko bilerak egiten aritu dira. Azkenengoa Zumaian egin zuten eta iraileko agerraldia oso modu egokian baloratu zuten, eta, horrez gain, aurrerantzean jarraitu beharreko tenpoak onartu zituzten. Nahiz eta herri bakoitzak juridikoki bere talde propioa eratu eta dinamika propioa izan, egun handia elkarrekin antolatuko dute.
Galdeketa baino lehen, herria girotzen
Aiako Gure Esku Dagok hainbat ekitaldi antolatu ditu herrian ekimenaren berri emateko eta motorrak berotzen joateko. San Donato eta San Lorentzo festak izango dira ekitaldi horiek antolatzeko aitzakia. Festen aurretik Gure Esku Dago eguna egingo dute.