Gaur goizean, asteartearekin, 9:30ean, batzarra egingo dute Euskadi Gastronomika klubeko kideek. Elkarte horretako kide dira Aia eta Orio. Batzarra Getariako Ulpiano etxean egingo da, Urola Kostako gainontzeko herriak ere parte hartuko baitute bilkuran.
Euskadi Gastronomika 54 enpresek osatzen dute eta gastronomiarekin harremana duten zerbitzu turistikoak harremanetan jartzen dira klubean. Elkartearen egoera eta 2016 urteko ekintza plana aztertuko dira bileran. Kosta Gastronomika ekimena ere aurkeztuko dute.