Urola Kostako Udal Elkartearen enplegu zentroak hainbat ikastaro antolatu ditu apirilean eta maiatzean. Lana bilatzeko prozesuan eragina duten faktoreak aztertu eta landuko dituzte ikastaro horietan. Guztiak Udal Elkartearen egoitzan izango dira, Zarautzen, 9:30etik 12:30era.
Aldi baterako lanerako enpresak
Aldi baterako lana eskaintzen duten enpresen inguruko informazioa emango dute eta horietan izena ematerakoan kontuan izan behar diren gauzak ikasiko dituzte ikastaroan. Apirilaren 8an emango dute ikastaroa gazteleraz eta maiatzaren 6an euskaraz.
Urola Kostako baliabideen gida
Enplegurako eskualdean dauden baliabideak eta gorenean daudenak aztertuko dituzte ikastaro honetan. Apirilaren 22an emango dute euskarazko ikastaroa eta maiatzaren 20an gaztelerazkoa.
Emakumeen ahalduntzea
Emakumeentzako ikastaroan, beren gaitasunak identifikatu eta praktikan jarriko dituzte bertan. Gazteleraz izango da ikastaroa, apirilaren 9an.
Ikastaroei buruzko informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko Udal Elkartera jo daiteke, 943 89 08 08 telefonora deitu edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi.