Dagoeneko, aurrenekoz berba egin dugu:Zuekin ikastera gatoz gu, eta zuei laguntzera ahal dela. Hilabetea bete dugu familia honekin. Bai, familia baten itxura hartzen diogu guk, “ekipo”. Batek zerbait behar duenean, besteak eman, eta aldrebes.
Aitak ohartarazi gintuen, lasai hartu, hasieran informazio asko izango duzue, baina ez larritu, piano-piano; anaiak animoak eman, Ongi etorri Geuria! Geuria da geuria!; eta aitona galdezka eta non dago Hego Uribe?.
DFP, HPS, CPM eta CTR. A ze saltsa, mon dieu!
Eta gu gustura.