Ez gaude bakarrik

Goizeder Anton, Sakanako Guaixeren koordinatzailea 2016ko mar. 22a, 08:35

Burua jaso, eta 8. Burua jaitsi, eta 60. Barka, hamarnaka batzuk gehiago.  Burua. Jaso-jaitsi. Dena berdin: 8, 60 eta 100dik gora.

Eta mantso eginda, proba dezagun: zortzi goian, behera jaitsiz gero hirurogei eta berrehundik gertu.

Itxi begiak, beste begi batzuekin begiratzeko. 8 lankide bulegoan. 60 hedabide TOKIKOM elkartearen web orriko bannerran.
Eta ni bezalako hamarnaka kazetari euskarazko tokiko hedabideei hatsa ematen.

Ez nago bakarrik. Ez gaude bakarrik.
Eta, gainera, elkarlanean ari gara.

Erlazionatuak

TOKIKOMek lau urte

Karkara 2016 mar 22 Aia Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide