Haize freskoa sartzen da urtero-urtero, gaztetu egiten gaituena, eta gaztetasunaren indarra eta lanerako grina kutsatzen diguna, TOKIKOMeko familiako dinosaurioak ere biziberritzen dituena.
Karkarako testigua duela bi urte hartu genuen lan talde berriak. Guri egotzi ziguten gure etxean haize freskoa sartzearen ardura. Eta ardura horretan egokitu zaigu kazetariak, argazkilariak, publizistak eta administrariak izatea. Betebehar horretan TOKIKOMen aterkiaren azpian babestuta sentitu gara; eta babestuak egon arren, esperientziadunen jakintzaz eta hasiberrien ilusioaz blaitu gara. Baina, horrez gain, TOKIKOMeko bazkide izateagatik ere egokitu zaigu kudeatzaileak eta ekintzaileak izatea. Gustu handiz, noski.
Luzerako izan dadila