Urtarrilaren 20tik 24ra ari dira ospatzen Madrilen turismo arloko nazioarteko Fitur azoka. Inaugurazioa urtarrilaren 20an izan zen eta bertan izan dira Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udal ordezkariak, alkate eta zinegotziak, eta turismo teknikariak eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria.
Urtarrilaren 20tik 22ra turismo sektoreko erakunde eta profesionalentzako azoka izan da eta 23 eta 24an publiko zabalaren txanda izango da.
Urola Kosta eskualdeak bere txokoa du Euskadiko standean, Euskal kostaldea izenarekin, gure eskualdeko turismo baliabideak erakusteko. Eskualdeko eskaintza erakutsi eta ezagutzera emateaz gain, ordezkariek azoka baliatu dute beste erakunde batzuekin harremanak egin edo estutzeko, eta beste turismo helmugen eskaintza aztertzeko.