Azken urteetan bezala, Euskararen Egunean banatuko dira Udalak urtero antolatzen duen Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sariak.
Epaimahaia Orioko Udaleko euskara teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta Karkara aldizkariko kide batek osatu dute. Berak erabaki dute zein izango diren saridunak. Eta sariak bihar, ostegunarekin, banatuko dituzte, abenduaren 3an. Ekitaldia udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan, 19:00etan hasita.
Ekitaldia irekia izango da bertaratu nahi duten guztientzat. Gonbidatuta daude, bereziki, azken urteotan lehiaketan parte hartu duten guztiak.