Datorren astelehenean, urriaren 26an, Praktika Onen Jardunaldia egingo dute Urola Kostako Udal Elkartean. Nekazaritza eta elikadura sektoreak Europan izan ditzaketen aukera eta erronkak landuko dituzte bertan. Horretarako, adibide gisa, Angulas Aginagako esportazio arduradunak parte hartuko du jardunaldian.
Jardunaldia mahai-inguru formatuan egingo dute eta hau izango da landuko den gai zerrenda:
- Zein dira Europako joera orokorrak eta merkatu-aukerak nekazaritza eta elikadura produktuentzako?
- Europako gourmet merkatuaren garapena eta bolumena. Merkatuaren garapena eta analisia herrialde ezberdinetan: Frantzia, Alemania, Italia, Erresuma Batua
- Salmenta kanalak
- Promoziorako tresnak eta azoka garrantzitsuenak
- Etiketen legedia eta beharrezko erregistroak
Informazio gehiago eskatzeko edo izena emateko Udal Elkartera deitu –943 89 08 08– edo enpresa@urolakosta.org helbidera idatzi daiteke.