Beste behin, Eizmendi txapeldun Igeldoko Harrian

Karkara 2015ko abu. 12a, 08:34

Ostolazaren eskolako bost harri-jasotzailek hartu zuten parte Aiako Harrian. Eskolako kide batek, Eizmendik, irabazi zuen lehia harria 12 aldiz jasota.

Udaran oporrik ez. Festaz festa eta ekitaldiz ekitaldi dabiltza Joseba Ostolazaren eskolakoak. Asteburuan Donostiako Trinitate plazan izan ziren, aurkaria Igeldoko Harria zutela. Hainbat harri-jasotzaile jarri ziren harriaren aurrean, 10 hain zuzen. Txapelduna Jokin Eizmendi izan zen, 12 jasoaldirekin.

Ostolazaren eskolatik bost izan ziren Igeldoko Harriaren parean jarri zirenak: Jokin Eizmendi, Aimara Galarraga, Imanol Illarramendi, Jon Ander Maiza eta Josetxo Urrutia. Eskolatik kanpoko beste bost harri-jasotzaile ere aritu ziren: Xabier Aranburu, Hodei Iruretagoiena, Jagoba Otaegi, Beñat Telleria, Iban Ugartemendia.

Galarragak eta Maizak 6 jasoaldi egin zituzten. Kortaberrik, bere lehen agerraldian, bost jasoaldi egin zituen eta Urrutiak bat. Harria 12 aldiz altxa zuena, eta, hortaz, irabazlea, Eizmendi izan zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide