Igor Iturain aukeratu dute Urola Kostako Udal Elkarteko presidente

Karkara 2015ko uzt. 24a, 10:07

2015-2019 legealdirako Amaia Guruzetaren lekukoa hartuko du Iturainek

Uztailaren 21ean, asteartean, Urola Kostako Udal Elkarteko batzar nagusia egin zen lehendakari eta lehendakariorde berriak aukeratzeko. 31 botorekin, Igor Iturain Aiako zinegotzia aukeratu zuten Amaia Guruzetaren lekukoa jaso eta 2015-2019 legealdian mankomunitatearen gidaritza eramateko. Jesus Arana Zarauzko EAJko zinegotzia izango da lehendakariorde, 32 botorekin.

Udal Elkarteak bost udalerri hartzen dituela eta guztiak kontuan hartu behar direla dio Iturainek. Mankomunitateari norabide berri bat ematea du helburu: zabortegiaren gaia landu behar dela uste du lehendakari berriak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide