Maiatzean herriak izan zuen hitza, herritarrek erabaki zuten nork osatuko duen ondorengo lau urtetan Udala. Behin erabakia hartuta, udalbatzarra osatzeko garaia heldu da. Larunbat honetan izango da, ekainaren 13an. Orion goizeko 10:30ean izango da bilkura, udalbatzarraren aretoan; eta, Aian, 13:00etan, pleno aretoan.
Orion hiru egiteko izango dira: adin-mahaia eratzea, udalbatzarra eratzea eta alkatea aukeratzea. Aian udalbatza osatuko da lehendabizi eta alkatea aukeratuko da ondoren. Ezustekorik egon ezean, honela osatuko dira udalbatzarrak:
Orion udalbatzarraren itxura errotik aldatuko da. Alkatea EH Bildukoa izan ordez EAJkoa izango da, Joxe Anjel Zaldua. Eta kolore bat gehiago izango du udalbatzarrak, PSE-EEk galdutako zinegotzia berreskuratu baitu. Nekane Arrizabalaga izango da Aiako alkatea. EAJ alderdiarekin aurkeztu da, independente moduan.