Nerea Amilibia eta Sara Peña, lehenengo eta bigarren Pagoetako Mendi Lasterketan

Karkara 2015ko mai. 25a, 12:44

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Gizonezkoetan Hodei Alkorta izan zen lehen aiarra –6. postuan– eta Igon Lertxundi lehen oriotarra –66. postuan–.

Parte-hartze muga bete zen maiatzaren 24an, igandean, Pagoetako Mendi Lasterketan. 225 kirolarik egin zuten korrika; horietatik 6 Aiakoak ziren eta 3 Oriokoak.

Nerea Amilibia izan zen helmugara iritsi zen lehen emakumea, eta Sara Peña bigarrena. Aiarrak eta oriotarrak elkarren ondoan egin zituzten lehen maldak, baina gurutzerako igoeran aurrea hartu zuen Amilibiak.

Hauek dira parte hartu zuten aiarren eta oriotarren emaitzak:

Emakumeak:

Gizonezkoak:

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide