Hiru alderdi aurkeztu dira Aian: Euskal Herria Bildu, Euskal Sozialistak eta Eusko Alderdi Jeltzalea. Eta zerrendaburuak ondorengoak dira: EH Bildu alderdikoa Eñaut Guruzeaga, Maria Lourdes Aguirrezabala PSOEn eta Miren Nekane Arrizabalaga EAJko zerrendaburua independente moduan aurkeztu da.
PP, PSOE, EH Bildu, EAJ eta Orain Orioko Aukera Independientea aurkeztuko dira maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara. Zerrendaburuak Antonia Ruiperez, Ana Priede, Emeterio Iribar, Jose Angel Zaldua eta Miriam Uranga dira, hurrenez hurren.
Batzar Nagusietan ere izango dute lekua aiarrek eta oriotarrek. EAJ, EH Bildu eta Podemos taldeetan izango dute presentzia, bai Deba-Urolan, bai Orian.