Mozorroak eta dantzak prest, inauterietarako

Karkara 2015ko ots. 12a, 08:00

Kalejirak eta emanaldiak antolatu dituzte Aiako eta Orioko ikastetxeetan inauterien harira, bihar.

Ostirala. Mantalak etxera eta mozorroak soinera. Orioko eta Aiako ikastetxeetan inauteriak ospatuko dituzte bihar; batzuk goizean, besteak, arratsaldean.

Zaragueta Herri Eskolakoek Tolosako inauteriak Oriora ekarriko dituzte. Hori gaitzat hartuta, kalejiran ibiliko dira herrian zehar goizeko 10:30etan hasita. Plazan amaituko dute kalejira, eta bertan ikasleek prestatutako dantzak egingo dituzte.

Ikastolan arratsaldean egingo dute ospakizuna. 14:30etik 15:45era, DBH eta LH mailako ikasleek jolasak izango dituzte. 15:30ean, txarangaren doinuek hartuko dute ikastola eta, HHko eta DBHko ikasleak kalejiran plazara joango dira. LHkoak 16:05ean joango dira plazara, horiek ere kalejiran. Guztiak biltzean, gurasoek banatutako txokolate beroa eta bizkotxoa jango dute.

Lardizabalen denboran bidaiatuko dute: batzuk atzera, besteak aurrera. Denboraren makina oinarritutako mozorroak prestatu dituzte. 15:00etan abituko dira eskolatik frontoira, eta han, ikasle guztiak batera, emanaldia egingo dute.

 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide