Atlantikoan Azoreetako antizikloiak eta Europako iparraldean kokatutako borraska sakon batek korridore bat osatuko dute. Denborale gogorra helduko da, iluntzean, eta bost eguneko iraupena izango du. Haize eta itsaso zakarra izango dira, baita euria eta elurra ere.
Eurria erruz botako du, baina gero eta kota baxuagoetan elurra egingo du. Lehen egunetan 1000 metrotan kokatu da elur-kota, baina 100-200 metrotan zuritzera helduko da. Txingorra ere egingo du tarteka, txingor-zaparradak botako ditu.
Olatu handiak izango ditugu, zazpi metro ingurukoak. Halaber, marea hilak izango dira, hortaz, aurrekoetan baino ahulago joko dute olatuek. Itsasoaren egoera nabigaziorako oso txarra izango dela ohartarizu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, horregatik eta beste hainbat arrisku saihesteko alerta laranja ezarriko du.