Gabonak

Erregeak Ekialdetik iristear

Karkara 2015ko urt. 5a, 10:42

Ailegatu dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Euskal Herrira. Lehenengo geltokia Orio izango dute eta ondoren Aiara igoko dira.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da erregeen kabalgata Orion. Kalez kale ibiliko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar beren laguntzaileekin batera. Bi ordura Aian izango dira, arratsaldeko 19:00ak aldera. Aian ere kaxkotik ibiliko dira. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide