Gabonak etxekoen altzoan

Karkara 2014ko abe. 30a, 09:52

Astean zehar entrenamenduetan murgilduta, eta bi astez behin etxetik kanpora bidaia. Kirolarien eguneroko bizitza da hori, besteak beste. Eta kirolarien artean, Gabonetako oporretan atseden hartzen dutenak, beste askoren artean, futbolariak dira.

 

Orion badira goi mailako futbolariak: Joseba del Olmo, Josu Esnaola, Iker Torre eta Ainara Manterola, esate baterako. Azken biekin izan da Karkara, Almansako jokalari den Iker Torrerekin eta Ainara Manterola Realeko jokalariarekin.

Atseden hartu duten honetan atzera begirakoa egin dute, orain arte ligak emandakoaren balorazioa. Baina aurrera begira ere jarri dira, eta liga nola amaitzea gustatuko litzaieken ere aitortu dute.

 

Ainara Manterola Orion jaio zen, 1995ean. Orioko futbol taldean eman zizkion lehen ostikadak baloiari, eta handik, etenik gabeko bidean, lehen mailaraino heldu da. Realeko jokalaria da.

 

Iker Torre –1982– oriotarrak gaztetatik darama futbolean jokatzen. Han eta hemen izan da, estatu guztian zehar: Eldense, Lemona, Zamora, La Roda, Noja... Orain, Almansako jokalaria da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide