Punta-puntan zegoela, hankeko behatz potoloa hautsi zuen eta lesioa lau hilabete luzatu zen. Aurreko denboraldi amaieran lesioak izan Ainara Manterolarentzat oztopo, irabazita zuen postua galtzearen ondorio; baina, bere buruarengan konfiantza izateak eraman dio trabak gainditzera eta postua, berriz ere, bere egitera.
Lesio baten ondoren lehengora itzultzea ez da erraza izango.
Konfiantza falta da jokalari batek kontran izan dezakeen gauzarik okerrena. Baina, buruari gogor eginda eta norberarengan sinesten, pixkanaka-pixkana, lehengo egoerara itzultzen zara.
Entrenatzailearen konfiantza noiz eskuratzen da, zuk konfiantza berreskuratzen duzunean?
Konfiantza eskuratzeko lana gogor egin beharko da.
Taldekideak aipatu dituzu. Postuarengatik lehia izango duzue, baina, aldi berean, batuta egon behar duzue. Nola kudeatzen da hori?
Lehia beharrekoa da, hortaz.
Esan daiteke atzelarien bigarren postu hori zurea dela.
Hasieran entrenatzaileak ez zuen nigan konfiatzen. Beste atzelaria eta ni eseri eta erdilariak ere jarri zituen gure postuan. Gauza arraroak gertatu ziren hasieran. Baina, martxa hartu nuenetik, nik jokatu dut ia beti.
Gustura sentitzen zara, beraz, zelaian.
Asten zehar Gasteizen eta asteburuetan ere kanpoan.
Zenbakiei begiraituz gero, 12 puntu dauzkazue. Hiru garaipen, hiru berdinketa eta zortzi porrot.
Golak aipatu dituzu. Gol handiko aurrelaria lesionatuta egon da, baina jada sendatuta dago. Horrek itxaropena ematen al dizue?
Zortea behar dugu, joko polita egiten ari baikara. Talde onen aurka, Bartzelona esaterako, izugarrizko partida jokatu genuen. Historian lehen aldiz Rayo mendean hartu genuen... joko aldetik ez gabiltza gaizki.