Gabonak

Kantuan iragartzen Gabonak iritsi direla

Karkara 2014ko abe. 23a, 16:36

Aiako eta Orioko ikasle nahiz irakasleak Gabon kantak abestuko dituzte goizean goizetik hasita

Herritarrak okasiorako atonduko dira. Baserritarrez jantzita aterako dira kalera. Eguberri egunean ohitura da etxez etxe eta baserriz baserri kantuan aritzea, garai batean euskaldunak janzten ziren bezala. Hori egingo dute, behintzat, Aiako eta Orioko ikasle eta irakasleek.

Aiako plazan elkartuko dira 9:00etan. Kantu giroan ibiliko dira auzoz auzo, berriz ere plazara heldu arte. Arratsaldeko 17:00etan elkartuko dira plazan, kaskoan gabon kantak abesteko.

Orion, 10:45ean hasiko dira kantuan haurrak. Kalez kaleko kantu-saioa egingo dute Eskola, Ikastola eta Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta irakasleek. Ikastola aurreko plazan bilduko dira eta eguerdira bitarte arituko dira Gabonetako kantak abesten.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide