Karkararen webgunea karkara.eus izatera pasa dela iragarri genuen atzo, euskararen egunean. Bilbon izandako aurkezpenean esan zuten 1.200 webgune inguru pasa direla domeinu berrira: elkarteak, enpresak, norbanakoak eta erakunde publikoak.
Orioko eta Aiako udalak ere sartu dira taldera; abenduaren 3tik aurrera orio.eus eta aia.eus dira lehen oriora.com eta aiako.com ziren webguneak.
Domeinu berriari esker euskara eta euskal komunitatea interneten ikusgarriago agertuko direla eta euskara beste hizkuntzen mailan kokatuko duela diote Orioko Udalean. Bestalde, Iñaki Iturainek, Aiako alkateak, honakoa idatzi du Karkarako komunitatean: pauso txiki bat egin dugu euskararen alde, baina ez dugu ahaztu behar eguneroko lanean dagoela euskararen etorkizuna bermatzeko erronka.