Euskaraz bizi-bizi

Euskarari bizia ematen

Karkara 2014ko abe. 2a, 09:26

Euskaraz bizi-bizi taldeak jardunaldia antolatu du azaroan euskara aktibatzeko helburuarekin. Euskarari bizia ematea da jomuga, erabilera handitzea.

Bost ekimen: bi hitzaldi eta hiru mahai-inguru. Erakusketa bat: Euskara, ospeletik eguterara. Jomuga ere, bat eta bakarra: Orion euskararen erabilera handitzea.

Lehen bi ekintzak hitzaldiak izan ziren. Lehendabizikoan hizkuntza aldatzeko gakoak landu zituen Pello Jauregik; eta, bigarrengoan, euskararen bilakaeraz jardun ziren. Mahai-inguruetan hiztunak aktibatzeko egin beharrekoaren inguruan egin dute gogoeta. Orokortasunetik hasi ziren, beste herrietako adibideekin; eta, pixkanaka-pixkanaka, Orion jarri dute fokua, azken mahai-inguruan oriotarrak aritu baitira Orioko hiztunak nola aktibatu eztabaidatzen.

Portaeratik jarrerara: hizkuntza aldaketaren gakoak

 

Euskara: ospeletik eguterara hitzaldia

 

Nola aktibatu hiztunak?

 

Nola ikusten gaituzte arnasguneetakoak ez diren euskaldunek?

 

Orion zer egin dezakegu hiztunak aktibatzeko?

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide