Egunkaria auzia itxita

Karkara 2014ko urr. 14a, 13:39

argazkia: berria.eus

Ia hilabete batez auzia aztertzen egon ostean Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berretsi egin du Egunkaria auziaren artxiboa.

2003ko otsailaren 20an euskarazko egunkariaren aurka hasitako erasoa behin betiko amaitu da. Gaur. Amaitu da Egunkaria auzia.

2003an hasi zen auzia, del Olmo epaileak Egunkaria ixteko eman zuen aginduarekin. Urte bereko azaroaren 4an auto batek preskripzioa eten zuen. 2009an auzi ekonomikoaren inguruko deklarazioa hartu zien hiru inputaturi. 2010ean Egunkariak eta ETAk loturarik ez zutela ebatzi zuten eta absoluzioa etorri zen. Egunkariak itxita jarraitu zuen. 2011ean zortzi lagunentzat 128 urteko kartzelaldia eta 221 miloiko isuna eskatu zuen fiskaltzak. 2014an, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Donostiako Zigor Epaitegiaren artxibo sententzia berretsi du. Hortaz, zigor eskaera handia zuten auzipetuak libre geratu dira: Ainhoa Albisu, Txema Auzmendi, Fernando Furundarena, Joan Mari Torrealdai, Mikel Sorozabal, Joxe Mari Sors eta Begoña Zubelzu.

11 urteren ostean auzipetuak libre geratu dira eta auzia itxi egin da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide