Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Bi diru-laguntza mota daude:
- Enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.500 euro sustatzaileak gutxienez 25 urte baditu eskabidea aurkezten duenean eta 2.000 euro sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 25 urte baino gutxiago baditu eskabidea aurkezten duenean.
- Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: gehienez 1.500 euro sustatzaileak gutxienez 25 urte baditu eskabidea aurkezten duenean eta 2.000 euro sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 25 urte baino gutxiago baditu eskabidea aurkezten duenean.
Deialdi honetako diru-laguntzen %50 Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007-2013 EFG Programa Operatiboaren barruan.
Epeak eta eskabideak
Sustatzaileek enpresa jarduera berriak edota beren enpresa-ideia berriak aurkezteko, eskabidea eta beste hainbat dokumentu aurkeztu behar dute. Hona hemen epeak eta prozedura: Eskabideak aurkezteko epea urriaren 13an, eguerdiko 12:00etan, amaituko da. Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean aurkeztu behar dira; eta hor bertan eskura daitezke eskaera egiteko oinarriak eta orriak, baita webgunean ere.
Aurkeztutako proiektuak urriaren 17tik urriaren 22ra bitartean baloratuko dira. Aurkeztutako enpresa-ideia edota sortuko diren enpresa jarduera berrien kopurua Lanbidek tutorizaziorako esleitutakoak baino handiagoa bada, puntuazio gehien jaso duten ekimenak aukeratuko dira.
Programan parte hartu ahal izango duten pertsonen hautaketa urriaren 23an egingo da eta tutorizazio prozesuak urriaren 30ean hasiko dira, hautatutako ekintzaileekin taldean egingo den jardunaldi baten bidez.
Enpresa-egitasmo bat abian jarri eta arrakasta izateko, garrantzitsua da oinarriak sendo finkatzea. Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa-ideia berria aztertu eta garatzeko eta enpresa jarduera berriak martxan jartzeko diru-laguntzen deialdira aurkezten diren eskabideak aztertzeko balorazio-irizpideak finkatu ditu. Nolanahi ere den, diru-laguntzen onuradun izango diren sustatzaileen hautaketa objektibotasunez egiteko, hautaketa irizpideak finkatu dira, honako alderdi hauetatik abiatuta: