Izena emateko azken eguna

Karkara 2014ko ira. 9a, 13:37

Gaur amaituko da Danbolin Musika Eskolan 2014-2015 ikasturtean izena emateko epea.

Goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etatik 19:00etara egongo da zabalik bulegoa Danbolin Musika Eskolan izena emateko.

Matrikulatzeko aukerak, ondorengoak dira:

  • 1. maila
    tailerra 1. 2. eta 3. kurtsoak –4, 5 eta 6 urtekoak–.
  • 2. maila
    musika mintzaira; prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
  • 2. maila, euskal dantza eta musika tresnak
    txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
  • 3. maila, ikasketa osagarriak
    musika mintzaira espezializatua.
  • 3. maila
    euskal dantza eta musika tresnak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
  • Aktibitateak
    korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea, txistu taldea, trikitixa taldea, gitarra taldea.
  • Instrumentu berriak
    biola, tronboia, tuba eta harpa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide