Idoia Etxeberria Euskadiko harri-jasotzaile txapeldun

Karkara 2014ko abu. 12a, 12:01

Abuztuaren 10ean, San Lorentzo egunez, Aiako pilotalekuan egin zen Euskadiko Harri-jasotzaile Txapelketa. Idoia Etxeberriak eta Estitxu Almandozek 7 arroako zilindro zahar, 6 arroako kubo eta 5 arroako bola bana jaso zituzten, jendez gainezka zeuden harmailen aurrean.

Guztira 4.675 kilogramo jaso zituen Etxeberriak, eta 64 jasoaldirekin irabazi zuen txapela. Hauek dira emaitza zehatzak:

 

Idoia Etxeberria

7 arroako zilindro zaharra – 17 jasoaldi

6 arroako kuboa – 20 jasoaldi

5 arroako bola – 27 jasoaldi

Guztira: 4675 kg

 

Estitxu Almandoz

7 arroako zilindro zaharra 12 jasoaldi

6 arroako kuboa 10 jasoaldi 1 nulo

5 arroako bola 21 jasoaldi

Guztira: 3112,5 kg

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide