Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen Helduk

Karkara

Argazkia: Paulo Aldalur

Aiako probalekuan jokatu zen igandean Giza Proba Txapelketako finala

700 lagunetik gora bildu ziren igandean, abuztuaren 3an, Aiako probalekuan. Gipuzkoako Giza Proba Txapelketako finala jokatu zen eta Orioko Heldu taldeak gogor jokatu zuen txapela irabazteko. Lehia estua egon zen, eta azkenean, 87 plazarekin lortu zuten garaipena oriotarrek.

1.- Heldu –Orio– 87 plaza 0 zinta 1,05 metro
2.- Andutz –Itziar– 86 plaza 0 zinta 1,34 metro
3.- Berrobi –Berrobi– 81 plaza 1 zinta 1,09 metro
4.- Urola –Urretxu– 77 plaza 0 zinta 0,89 metro

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide