Uztailaren 18an amaitu ziren Atlantiar jokoak eta zilarrezko domina lepotik zintzilik zutela etxeratu ziren Euskadiko kideak. Zilarrezko domina sailkapen orokorrean bigarren geratu zirelako, baina beste 66 domina ere soinean zituztela itzuli ziren. Izan ere, guztira, 21 urre, 25 zilar eta 20 brontze eskuratu dituzte.
Sailkapen orokorra
- 1 Pays de la Loire: 25 urre 16 zilar 14 brontze: 55 domina
- Euskadi: 21 urre 25 zilar 20 brontze: 66 domina
- Bretainia: 8 urre 10 zilar 7 brontze: 25 domina
Domina kopuru handiena Euskadiko selekzioak lortu du. 66 garaikur horietatik bi Edith Uranga eta Naroa Eizagirrek eskuratutakoak dira, arraunean. Hirugarren postuan helmugaratu ziren oriotarra eta aiarra. Unai Zubizarreta oriotarrak ere parte hartu zuen bodyboard modalitatean, bera izan da diziplina horretan euskal ordezkari bakarra.