Eskualdean euskararen erabilera indartzeko helburua du proiektuak. Horretarako hainbat ekimen burutuko dira Udal Elkarteko eta udaletako euskara zerbitzuen gidaritzapean. Merkataritza, ostalaritza eta kirol arloko ekintzak izango dira, eta horiek aurrera eraman ahal izateko hiru langile behar dira.
Sei hilabeteko iraupena izango dute kontratuek, eta urrian hasiko direla aurreikusten da. Lanaldi osoko kontratua izango da eta kontratazioak Lanerako kontratazioak izeneko programaren baitan egingo dira. Programa hori enplegu planaren barruko ekimen bat da eta helburu nagusia eskualdearen gizarte eta ekonomia sustatzea eta herritarren ongizatea areagotzea da. Lanera kontratazioak programaren xedea lana lortzeko herritarrek dituzten aukerak areagotzea da, eta, horretarako, kualifikazio maila baxu zein altuko langabeak kontratatuko ditu.
Lanaren xehetasunak:
- Iraupena: 6 hilabete (luzapenik gabe). Aurreikusitako hasiera data: 2014ko urria.
- Lanaldia: osoa.
- Lan-harremana: bitarteko funtzionarioa
- Lan-hitzarmena: Udal Elkarteko langileen lan-hitzarmena, ordainsarien maila 12,5
Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diren alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Oinarriak Udal Elkartearen webgunean eskuratu daitezke, lan eskaintzak atalean. Eskabideak aurkezteko azken eguna uztailaren 22a da. Eskabideak eta gainerako dokumentuak Udal Elkartearen egoitza nagusian aurkeztu behar dira, Urdaneta bideko seigarrenean, Zarautzen.