Urteurrenak ospatzeko daudenez eta Urola Kostako Hitzak 10 urte bete dituenez, larunbat honetan urteurren jaialdia antolatu dute. Baleikerekin batera antolatuta jaia izango da, hauek 20 urte bete baitituzte.
Ekainaren 21ean izango da, arratsaldeko 18:00etan Zumaiako Sagarbide eskolan. Bertaratutakoak dantzan eta abesten jarriko dituena Ane Pirata izango da. Baina pirata gehiagoren beharra izango du festa handia sortzeko; dantzan egingo duten haur eta gurasoak. Horiek larunbateko festan parte hartzera gonbidatzen ditu Hitzak eta Baleikek.
Sarrerek bost euroko kostua izango dute eta Zarautz nahiz Zumaian Hitzak dituen bulegoetan, Zumaiako Aizpurua liburu dendan edo Zumaiako turismo bulegoan erosi daitezke. Internet bidez ere egin daiteke, uh@hitza.info helbidera eskaera eginez.