Aia

Mus txapelketa jokatuko dute gaur iluntzean, Jauregi tabernan

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 30a

Artxiboko irudian, mus txapelketa bat.

Gaueko 22:00etan hasiko da txapelketa, eta izena egunean bertan eman beharko dute partaideek, 21:30ean, hain zuzen.

Aiako Jauregi tabernak antolatuta, mus txapelketa jokatuko dute gaur iluntzean, tabernan bertan. Hitzordua 22:00etan hasiko da, eta izen ematea egunean bertan egin beharko da, 21:30ean, bikoteko 20 euro ordainduta. 

Sarien berri ere eman dute antolatzaileek: bikote irabazleak izen-emateko diruaren %60 jasoko du, baita bi ardo botila ere; bigarren egiten dutenek, diru sarreren %25 eta bi sagardo botila eramango dituzte; eta azkenik, hirugarren bikoteak diruaren %15 eramango du. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide