Donostia Laser Parkera irteera antolatu du Aiako Gaztelekuak abenduaren 29rako, astelehenarekin. Etxetxotik abiatuko dira, autobusean, 15:20ean.
Ekintza LH 1. mailatik LH 6. mailara arteko gaztetxoentzat da, eta izena emateko epea zabalik dago abenduaren 23ra arte (hurrengo asteartea). Irteerak 17 euroko kostua du.