Giro ederrean ospatu dute Zelatunen iraileko lehen igandea

Aitziber Arzallus 2025ko ira. 8a, 11:08

Iraileko lehen igandean, dozenaka izan dira eguna Hernioren magalean igaro duten herritarrak. Enaitz eta Erkizi trikitilariek izan dute jaia girotzeko ardura. Datozen hiru igandeetan jarraituko du festak Zelatunen.

Irailarekin batera itzuli dira erromeria egunak Zelatunera. Atzo, hain justu, iraileko lehen igandeko erromeria egin zuten Hernioren magalean, eta herritarrek ez zuten hutsik egin hitzordura. Atzokoan, Enaitz eta Erkizi trikitilariek jarri zituzten dantzan hitzordura animatu ziren guztiak.

Behin martxa hartuta, datozen hiru igandeetan jarraituko du festak Zelatunen, bi bordek antolatuta. Irailaren 14an, Aitziber Arruabarrena eta Aritz Erasun igoko dira oholtzara; 21ean, Ostolaza eta Larrañaga; eta 28an, Izer eta Alabier.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide