Izar malkoak ikusteko hitzordua antolatu du Iturraran Parketxeak datorren asterako

Onintza Lete Arrieta 2025ko abu. 10a, 09:00

Pertseidak. (Pixabay)

Abuztuaren 16an, larunbatarekin, Pertseiden izar malkoak izeneko meteoro-jasak ikusteko aukera izango dute Pagoetako parketxera gerturatzen direnek. Joxe Arregi adituak gidatuko du saioa, eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

Pertseiden izar malkoak deituriko meteoro-jasak ikusteko aukera egongo da hurrengo astean Iturraran Parketxean, Pagoetako natura parkean. Abuztuaren 15ean, ostiralarekin, egingo dute aurreneko saioa, baina parte hartze kopurua mugara iritsi denez, bigarren saioa egingo dute hurrengo egunean, abuztuaren 16an, larunbatarekin, 22:00etan.

Joxe Arregi adituak eskainiko du bisita gidatua, agerian dauden konstelazioak errepasatuz.

Esperientzia horretaz gozatzeko beharrezkoa da izena aurrez ematea 943-83 53 89 zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera mezua idatzita, baita esteka honetan ere. Gainera, helduek zortzi euro ordaindu beharko dute eta, 3-12 urte arteko haurrek, berriz, sei euro. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide