"Erleen mundu berezia" ezagutzeko helburuarekin, Galdutako erlearen bila orientazio jolasa antolatu dute, familiei eta gaztetxoei zuzenduta. Mapa baten laguntzaz, Iturraran parketxeko lorategi botanikoan barrena ibiliko dira, lorez lore, erleei buruz ikasten. Amaieran, eguraldia lagun badute, erlauntza baten irekiera ikusiko dute. Eguraldia lagun ez badute, aldiz, dastaketa eta kandelagintza tailerra egingo dituzte parketxean bertan. "Erleak behar beharrezkoak ditugu ekosistemetan eta bisita hauen helburua zertxobait gehiago ikastean datza, ezagutu heinean zaintzen dugulako gure ingurunea", azaldu dute antolatzaileek.
Hala, ekainaren 8an, igandearekin, egingo dute orientazio jolasa goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean. Helduek zazpi euro ordaindu beharko parte hartzeko, eta 3 urtetik 12ra bitartekoek, berriz, bost euro. Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko, 943-83 53 89 zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi daiteke.