Donostiako Klasikoa Aiatik igaroko da bihar

Maria Maya Manterola 2024ko abu. 9a, 11:30

Donostiako Klasikoa iaz, Zarauztik pasatzen.

Bihar, Aiako San Donato eta San Lorentzo jaien azken egunean igaroko da Aiatik. Guztira, eskualdeko sei herritatik pasatuko da: Aia, Zarautz, Getaria, Zumaia, Azkoitia eta Azpeitia. 

Aurreko urtean bezala, eskualdeko hainbat herritatik igaroko da Donostiako Klasikoa. Bihar izango da 236 kilometroko txirrindularitza proba, eta guztira eskualdeko sei herritatik pasatuko da: Aia, Zarautz, Getaria, Zumaia, Azkoitia eta Azpeitia. 

Orio Udalak jakinarazi duenez, Orioko gainetik Zarautzera arteko zatia trafikoarentzat moztuta egongo da egun horretan 11:45etik hasita lasterketa pasatu arte. Era berean, Andazarrate eta Zudugarai bitarteko errepidea 11:00ak eta 12:00ak artean itxiko dute.

Villabonatik barrena, Andazarrateko mendatea igaro ondoren iritsiko da proba Aiara. Handik, Zarautzera jaitsiko dira txirrindulariak, eta kostako errepidetik Getaria eta Zumaia pasatuko dituzte. Itziar eta Debatik jarraituko du lehiak, eta Azkarate igaro ondoren zeharkatuko dituzte Azkoitia eta Azpeitia. Eskualdeko herriak atzean utzita, Tolosa aldean jarraituko du probak, ondoren Andoain eta Hernanira iristeko. Ohi bezala, Donostian amaituko da Klasikoa, hasi bezala. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide