Mirandesekin arituko da datorren denboraldian Urko Izeta futbolari aiarra

Juan Luis Romatet 2024ko abu. 8a, 14:57

Urko Izeta, iaz lortutako gol bat ospatzen. (@canteradelezama)

Bigarren Federazioa mailako iazko goleatzaile nagusia, Burgoseko klubean arituko da datorren denboraldian Bilboko Athleticek utzita. 

Urko Izeta futbolari aiarra Espainiako futboleko bigarren mailan arituko da datorren denboraldian, Burgoseko (Gaztela eta Leon, Espainia) Mirandes klubean, hain zuzen. Bilboko Athleticek utzita arituko da aurrelari aiarra Gaztela eta Leongo klubean.

Bilbao Athleticen goleatzaile nagusia izan zen Izeta 2023-2024 denboraldian, Bigarren Federazioa kategorian. 21 gol sartu zituen denboraldian zehar. Izetak sartutako golak baliagarriak izan ziren Athleticen bigarren taldeak Lehen Federazioko mailarako igoeran. 

1999an Aian jaioa, Eibarren aritu zen jubenil mailan, eta, utzita Getxoko Arenasen eta Amorebietan aritu zen. Getxoko taldean 17 gol sartu zituen, eta Amorebietan sei. Denboraldi erdia bakarrik egin zuen Izetak Amorebietan, Athleticek fitxatu zuelako bere bigarren taldea indartzeko eta jaitsiera ekiditeko. Ez zen posible izan. Pasa den denboraldian, baina, bere onena eman zuen eta kategoriako goleatzaile nagusia izan zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide