Hastear dira Aiako festak

Maria Maya Manterola 2024ko abu. 5a, 11:00

San Lorentzo egun bateko artxiboko irudia.

Bihar hasi eta hilaren 10era artean, jaietan murgilduta ibiliko dira aiarrak. Ohi bezala, San Donato eta San Lorentzo egunak nahiz Umeen Eguna ospatuko dituzte jaien barruan.

 

Bihartik aurrera, festa lehertuko da Aian. 19:00etan jaurtiko dute txupinazoa, eta bost egunez luzatuko da festa giroa herrian.Aurten, gainera, amaiera borobila emango diete festei, puntako musikarien emanaldiak iragarri baitituzte: Anje Duhalde eta Tapia eta Leturia Band.

Hona hemen egitaraua:

Abuztuak 6, bihar:

  • 19:00. Jaien hasierako txupinazoa. Jarraian, kalejira buruhandiekin.
  • 21:30. Herri afaria, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.

Abuztuak 7, etzi, San Donato eguna:

  • 07:00. Diana, herriko kaleetan zehar.
  • 07:30. Gaupaseroen argazkia.
  • 09:30. Aiako bolo txapelketa federatuentzat eta herritarrentzat. Izen-ematea egunean bertan, 09:30-11:30 bitartean.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • Ondoren. Herriko Eskuzko Pilota Txapelketaren finalak.
  • 13:00. Lady Carrot taldearen kontzertua plazan, bermut berezien dastaketarekin.
  • 16:00. Mus txapelketa, eskola berrian.
  • 18:00. Tonbola solidarioa.
  • 19:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin.
  • 22:30. Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Jesus Mari Irazu eta Aner Peritz. Gai jartzailea: Iñaki Gurrutxaga.
  • 00:00. Kontzertua: Itzal erromeria.

Abuztuak 8, osteguna, Umeen Eguna:

  • 09:30. Diana herriko kaleetan zehar, sorpresarekin.
  • 10:30. Haur jolasak HH2tik LH2ra artekoentzat. Plazan.
  • 12:00. Haur jolasak LH3tik LH6ra artekoentzat. Plazan.
  • 14:00. Familien bazkaria.
  • 16:30. Jolasak eta tailer bereziak Ponpotx kultur elkartearen eskutik. 
  • Ondoren. Kalejira buruhandiekin, herriko kaleetan zehar.
  • 20:30. Arimacool disko festa.
  • 22:30. Disko festaren jarraipena.
  • 01:00. DJ Indate.

Abuztuak 9, ostirala:

  • 11:00. Sardin jana, toka txapelketa irekia eta umeentzat zapo-toka.
  • 16:00-19:00. Gaztelu puzgarriak.
  • 19:00. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar.
  • Ondoren. Andoni Ollokiegi, eta pintxopotea Euskal Parrillarekin. Plazan.
  • 23:45. Karroza.
  • Ondoren. DJ-ak.

Abuztuak 10, larunbata, San Lorentzo eguna:

  • 07:00. Diana kaleetan zehar.
  • 07:30. Gaupaseroen argazkia.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Pilota partidak. Lehen partidan, emakumezkoak: Larrarte-Erasun vs. Arrillaga-Mendizabal. Bigarren partidan, gizonezkoak: Victor-Albeniz vs. Orbegozo-Oliden.
  • Ondoren. Herriko edadetuen bazkaria.
  • 17:30. Herri kirol jaialdia: Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa eta IV. 4 Arroa harri jasotzeko finala.
  • Ondoren. Kalejira trikitilariekin eta buruhandiekin, herriko kaleetan zehar.
  • 20:30. Anje Duhalderen kontzertua.
  • 23:30. Tapia eta Leturia Band eta Kilimak.
  • 01:00. Festen bukaerako traka zaratasua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide