Bero handiarekin lehiatu dute gaur Irungo Urdanibia plazan Gipuzkoko Pentatloi Txapelketa. Hiru herri kirolari aritu dira txapelaren bila: Xabat Olaizola, Xabier Zaldua eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarra. Bost lan zituzten egiteko: harrijasotzea, giza proba, aizkora, txingak eta, amaitzeko korrika.
Aiarra izan da lanak burutzen azkarrena, 24 minutu eta 22 segundoko denborarekin. Olaizola izan da bigarren, 25 minutu eta 3 segundorekin, eta hirugarren Zaldua 28 minutu eta 43 segundorekin. Hala, herri kirolen modalitate honetako Gipuzkoako Txapeldun izendatu da da Izeta VI.a.
Argazkiak: Ibon Errazu.