San Joan sua, frontoiaren babesean

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 24a, 12:20

San Joan bezpera zen atzo, eta baserrietan ez ezik, herrigunean ere piztu zuten sua atzo aiarrek. Euriaren eraginez, plazatik frontoia aldatu zuten dantza saioa, baina elkartu zirenek ederki ospatu zuten urteko gau motzena.

Plazan beharrean, frontoian. Horixe aldatu zuten atzo iluntzean Aian San Joan suaz gozatzeko. Euriak ez zuen atsedenik eman, eta hasierako asmoari eusterik egon ez bazen ere, frontoian bildutakoek gau berezia igaro zuten elkarrekin.

(Argazkiak: utzitakoak)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide