Andatzako San Pedro jaiak iristear dira

Andrea Zipitria 2024ko eka. 18a, 11:00

Auzoko gazteen arteko herri kirol jaialdia egin ohi dute San Pedro egunean. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Andatzako San Pedro jaiak ekainaren 27an, ostegunarekin abiatuko dituzte, eta sei egunez festaz gozatzeko egitaraua prestatu du Andatzako Auzo Eskola Elkarteak. 

Andatza auzoko San Pedro jaiak ate joka dira. Ekainaren 27an, ostegunarekin, hasik odira aurten festak, eta sei egunez luzatuko dira. Andatzako Auzo Eskola Elkarteak eman du jakitera egitaraua.

EGITARAUA

Ekainak 27, osteguna
- 18:00etan, txupinazoa jaiei hasiera emateko.
- 21:30ean, Mutil Ardoan egondakoen, elkarteko kideen eta gazte laguntzaileen artean afaria elkartean. Izena eman daiteke 652 72 71 44 telefono zenbakira deituta. Azken eguna bihar izango da.

Ekainak 28, ostirala, Umeen Eguna
- 11:00etan, ume jolasak.
- 16:30ean, oilasko biltzera irtengo dira auzoko gazteak trikitilariekin.
- 17:00etan, puzgarriak.
- Arratsaldean, merienda eskainiko zaie bertaratutako umeei. Elkartean afariak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero idatzi 652 72 71 44 telefono zenbakira.
-22:00etan erromeria Laja eta Lutxurdio trikitilarien eskutik.

Ekainak 29, larunbata, San Pedro eguna
-10:30ean, meza nagusia.
- Jarraian, jubilatuen hamaiketakoa. Elkartean hamaiketakoak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero 652 72 71 44 telefono zenbakira idatzi daiteke.
- 12:30ean, herri kirolak Jakes Iruretagoiena eta Jon Zldua aizkolariak eta bertako gazteen eskutik.
- 14:30ean, jubilatuen bazkaria.
-Arratsaldean, bingoa.
-21:30ean, afaria. Tiketak erosteko 652 72 71 44  telefonora deitu behar da. Azken eguna bihar izango da.
-00:00etan, Olber dj-a.

Ekainak 30, igandea
- 10:30ean, meza nagusia.
-Elkartean hamaiketakoak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero 652 72 71 44 telefono zenbakira idatzi daiteke.
-Jarraian, Herriko Pilota Txapelketa.
-17:30ean, 2024ko Emakumeen Gipuzkoako Harri Txiki Txapelketa.
-Jarraian, sagardo dastaketa Ostolaza eta Larrañagatrikitilariek girotuta, pintxoak ere egongo dira.
-Elkartean afariak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero 652 72 71 44 telefonora idatzi.
-22:00etan, erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien eskutik.
-00:00etan, traka zaratatsua jaiei amaiera emateko.

Uztailak 5, ostirala

-21:30ean mus txapelketa azkarra. Izen ematea 21:30etik 22:00etara.

Uztailak 13, larunbata

-Oilasko biltzeko afaria elkartean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide