Aiako Udalak iragarri du parte hartze prozesua jarriko duela martxan, herritarrekin elkarlanean kirol ekipamendu bat deseinatzeko.
Parte hartze prozesuaren asmoa da "herritarren beharrak eta proposamenak" jasotzea, eta halaber, "komunitatearen itxaropenei modu eraginkor eta ekitatiboan erantzungo dien etorkizuneko kirol ekipamendua" diseinatzea.
Hirigintza arloan, ideia horiek planoetara eramango dira, eta aurreikuspenen arabera, zirriborroa urte amaierarako esleitua izatea espero da. Emaitzaren berri ere emango zaie herritarrei, "partaidetza prozesuak herritarren lehentasunak eta beharrak" lehenetsi behar dituela iritzita.
Parte hartze prozesuetako bileren berri laster emango du udalak.